XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Judu arazoaz textu antisemita da, nolabait esateko (6) Gure arteko bi intelektual ezagun bat datoz iritzi honetan. Gotzon Garatek dio: ik. Marx eta Nazioa Gero Bilbo. 1972, 40 or, Joxe Azurmendik: Hizkuntza Etnia eta Marxismoa Euskal Elkargoa, Baiona. 1971, 69 or. Bada lan luze bat Marxen antisemitismoa eta norberegorroto patologikoa frogatzeko propio egina: . Beronengan oinarritu bide da G. Garate berea idazteko, halare, puntu hau oso eztabaidatua da: iritzi desberdinak azaltzen dira eta arazo
honetaz frantsesez ondoko bi liburuok gomendatuko nizkioke irakurle interesatuari eta.
.

Juduen naziotasun kimerikoa merkatariaren naziotasuna da, diruzalearena, alegia.

Diruak ez bestek egiten du juduen naziotasun kimerikoa.

Horrek ematen dio bere izaera berezia.

Marxek ez du kontuan hartzen hainbeste bidegabekeria jasan duen judu herri historikoa.

Marxek ez dauzka juduak herritzat.

Naziotasuna ukatzen die.

Hortik ez da segitzen, ordea, XX. mendean judu herriak pairatu dituen oinaze eta sarraskien erantzule eta errudun denik.

Ezta hurremanik ere.

Askotan bi zentzu edo adiera desberdinetan erabilia izan den izkribu inportante honi dagokionez, zera azpimarra daiteke konklusio modura.

Gizarte burgesean diruak agintzen duela jabetzen da Marx, baina ez da oraindik hegeldar pentsaeratik erdizka baizik irten.

Textua Feuerbachen pentsaeraren menpetasun estuan dago gizakiaren definizioan (beharrak dituen izaki sentikorra, gizakiaren existentzia generikoa eta indibiduala...) nahiz alienazio nozioaren erabileran.

Feuerbachengandik garbiki bereizten duen puntu bakarra erlijiozko alienazioari egiten dion lekua da: Feuerbachengan erabakiorra dena, Marxengan ez da Estatuaren eta diruaren mailako alienazioaren ondorena baizik.

Beraz, diruaren teoria dela eta ez dela,Judu arazoaz eta Kapitalaren artean ahaidetasun harremanik edo filiazio zuzenik ezarri aurretik, behar da galdetu ea Marxek beti zintzo eta leial eutsi zion Feuerbachen problematikari.

HERRIAREN OPIOAArnold Rugerekin batera ateratzeko asmoa zuen Franko-aleman Urtekariakaldizkari berriaren argitarapena prestatzera abiatu ziren Marx eta bere emazte Jenny Parisa 1843ko urrian.

Oharkabean, amairik gabeko exilioaldiaren bideari heldu zioten egun hartan.

Marx sinestuta zegoen prusiar zentsurapean ezin zitekeela ezer pulamentuzkorik eta probetxuzkorik egin.